OHIKO GALDERAK
Visa SmartDelay zerbitzu berdingabea da, eta hegaldia atzeratuz gero aireportuko itxarongelan doan sartzeko aukera eskaintzen du.
Erregistratu zure hegaldia Visa SmartDelay zerbitzuan bidaiatu aurretik. Airelineak atzerapen jakin batera iritsi edo hura gainditzen duen atzerapen bat iragarriz gero, LoungeKey™ kupoi bat jasoko duzu, eta atzerapena gertatutako aireportuko itxarongela batean sartzeko aukera izango duzu. LoungeKey™ sarea mundu osoko 1.000 gelak baino gehiagok osatzen dute.
3: Izan al dezake pertsona batek baino gehiagok aireportuko VIP gelara doan sartzeko aukera?
Txartelaren titularrak eta hegaldi berean doazen beste 3 bidaiarik erabil dezakete zerbitzua.
Gainerako bidaiarien izenak erregistroa egitean zehaztu behar dira. Bidaiari bakoitzak bere kupoia jasoko du.
4: Zerbitzua ordaindu egin behar da?
Ez, honako hau gure txartelaren titularren bidaietan izan daitezkeen etenaldiak eramangarriago egiteko doako zerbitzua da.
5: Nola kalkulatzen da atzerapena?
Airelineek eta aireportuek hegazkineratze ateetan izaten diren atzerapenei buruzko informazioa ematen diote FlightStats-i (hegaldien datuen jarraipena egiteaz arduratzen da), eta informazio horretan oinarrituta funtzionatzen du zerbitzuak. FlightStats-ek beharrezko baldintzak betetzen dituen atzerapen baten berri emanez gero, sistemak itxarongelarako kupoiak jaulkiko ditu.
Visa SmartDelay airelinea komertzialen hegaldi nagusi ia guztiak arakatzeko diseinatuta dago, baina mugak ditu datuak erregulartasunez jakinarazten ez dituzten airelinea/aireportuei dagokienez. Charter airelineak ez dira bateragarriak.
1: Zer hegaldi erregistra ditzaket?
LoungeKey ™ gela bat duen aireportu batetik irteten den eta FlightStats aplikazioari atzerapenak zehaztasunez jakinarazten dizkion airelinea batek eskaintzen duen hegaldi oro erregistra dezakezu. Baldintza horiek betetzen ez dituen hegaldi bat erregistratzen saiatzen bazara, sistemak jakinarazi egingo dizu, eta ezingo duzu erregistroa egin. Hainbat lotura dituzten bidaien kasuan, hegaldi bakoitzerako erregistro bat egin behar da.
2: Noiz erregistra dezaket nire hegaldia?
Edozein unetan egin dezakezu erregistroa, hegaldia programatzen dutenetik hasita (gehienez 364 egun lehenago, oro har) hegaldiaren irteera ordu berria baino lehenago.
3: Webgunearen bitartez bakarrik egin dezaket erregistroa?
Gaur egun, erregistroa webgunearen bitartez bakarrik egin daiteke, gailu mugikorretatik edo mahairako gailuetatik.
4:Behin erregistroa amaituta, alda ditzaket datuak?
Ez, erregistroa ezeztatu, eta berriro egin beharko duzu, datu berriekin. Kontutan hartu hegaldiaren irteera ordu berria baino, lehenago egin beharko direla deuseztapen eta erregistro guztiak.
Kupoi guztiak zuk jasoko dituzu, eta gero, nahi baduzu, erregistratu dituzun gainerako bidaiariei bidal diezazkiekezu. Horiek zu bertan izan edo ez sartu ahal izango dira itxarongelara, baldin eta gainean badaramate dagokion kupoia.
6:Ez dut nire hegaldia aurkitzen. Zergatik?
Visa SmartDelay airelinea komertzialen hegaldi nagusi ia guztiak arakatzeko diseinatuta dago, baina mugak ditu charter airelineei dagokienez edo datuak erregulartasunez jakinarazten ez dituzten airelinea/aireportuei dagokienez. Kontsultatu atal hau: Nola kalkulatzen da atzerapena?
7: Zergatik huts egin dezake erregistroak?
Egoera hauetako edozeinetan ezingo duzu hegaldia erregistratu:
8: Zer informazio pertsonal bildu eta biltegiratzen da erregistroa egitean?
Erregistroa egitean, informazio hau bildu, eta zerbitzari seguruetan biltegiratzen da:
Txartelaren titularraren eta harekin doazen bidaiarien izenak
Txartelaren titularraren helbide elektronikoa
Txartelaren titularraren telefono mugikorra
Hegaldiaren zenbakia
Hegaldiaren irteera lekua, data eta ordua
Hegaldiaren iritsiera lekua, data eta ordua
9: Zer izen formatu erabili behar dut hegaldia erregistratzeko?
Erabili hegaldia erreserbatzeko erabili zenuen izen formatu berbera. Kupoian ageri den izenak bat etorri behar du hegazkineratze txartelekoarekin. Itxarongelarako sarreran egiaztatuko dira.
1: Nork betetzen ditu onura hau jasotzeko baldintzak?
Visa SmartDelay txartelaren titularrentzako zerbitzu bat da. Zerbitzua txartelaren titularrak eta beste 3 bidaiarik erabil dezakete.
1: Ezezta dezaket hegaldi baten erregistroa?
Bai, hegaldiaren irteera ordu berria baino lehenagora arte ezezta dezakezu erregistro bat. Erregistroa aldatu nahi baduzu, lehenengo ezeztatu egin behar duzu, eta ondoren berriro erregistratu, hegaldiaren irteera ordu berria baino lehenago. Online ezeztatu eta berriro erregistratzeko, begiratu zure erregistro datuak baieztatzeko mezu elektronikoa.
2: Nire erregistroa baieztatzen zuen mezu elektronikoa ezabatu dut. Nola ezezta dezaket erregistroa?
Jarri harremanetan bezeroen arretarako taldearekin hemen aurkituko dituzun aukera hauen bidez: << hemen>>
1: Zer gertatzen da, aireportuko atzerapena ez badator bat airelineak emandako informazioarekin?
Kupoiak sortzeko, ezinbestekoa da airelineak zehaztasunez jakinaraztea atzerapenak FlightStats aplikazioari. Hala egin ezean, atzerapena ez da jasoko, eta sistemak ez ditu kupoiak sortuko.
2: Zer atzerapen baldintzatan ez dira jaulkitzen itxarongelarako kupoiak?
Ez dago atzerapenaren baldintza onargarrien gaineko mugarik. Airelineak 24 orduko epean formalki jakinarazten badu atzerapenak baldintza egokiak betetzen dituela, kupoiak jaulki egingo dira. Ezeztatutako edo hurrengo egunerako birprogramatutako hegaldiak (hegaldiaren irteera ordutik 24 ordura) ez dira atzerapentzat joko, eta zuzenean airelineak kudeatuko ditu, bere konpentsazio prozesua erabiliz.
Airelinearen ustez atzerapenak beharrezko baldintzak betetzen baditu bakarrik jaulkiko dira kupoiak, 24 orduko epean. Ezeztatutako edo hurrengo egunerako birprogramatutako hegaldiak (hegaldiaren irteera ordutik 24 ordura) ez dira atzerapentzat joko, eta zuzenean airelineak kudeatuko ditu, bere konpentsazio prozesua erabiliz.
4: Zergatik gera naiteke itxarongelarako kupoia jaso gabe, horretarako eskubidea izanda ere?
Sistemak atzerapenaren unean kupoia jaulki ezin badu gerta daiteke hori. Sareko arazoengatik edo sistemaren beste arazo batzuengatik gerta daiteke. Nolanahi ere, behin errorea konponduta, hurrengo hegaldi baterako kupoia jasoko duzu, sei hilabeteko baliozkotasuna baitu.
5: Haurrak sar daitezke itxarongelan?
Gela bakoitzak bere arauak ditu haurrak onartzeari dagokionez. Gela jakin baten politiken berri nahi baduzu, sartu hemen: https://loungefinder.loungekey.com/Pass
6: Nola jasoko dut nire kupoia?
Aireportuko itxarongelarako kupoi bat jasotzeko eskubidea baduzu, sistemak jakinarazpen bat igorriko dizu SMS bidez, eta baita mezu elektroniko bat ere, PDF artxibo bat erantsita izango duena.
Beste bidaiari batzuk ere erregistratu badituzu, hainbat PDF artxibo jasoko dituzu mezu elektroniko bakarrean; PDF bakoitza bidaiari batentzako kupoia izango da. PDF bakoitza LoungeKey™ sareko kupoi bat da, eta QR kode bat du, aireportuan sare horretako geletara sartzeko eskubidea ematen duena.
Nahi baduzu, bere kupoia bidal diezaiokezu erregistratutako bidaiari bakoitzari, zu gabe ere gelan sartu ahal izateko.
Gelan sartzeko, PDFko QR kodea erakutsi beharko duzue, bai zuk, baita zurekin doazen bidaiariek ere.
7: Nola aurkituko dut aireportuko itxarongela?
Kupoia erantsita daraman mezu elektronikoak aireportuko VIP gela erabilgarriak aurkitzeko jarraibideak izango ditu. Kupoian bertan ere badago LoungeKey sareko gelen bilatzailerako esteka bat. Bertan klikatuta, gelaren xehetasunak kontsulta ditzakezu, kokapena eta sartzeko baldintzak, besteak beste.
8: Nola sartuko naiz aireportuko itxarongelan?
Sartzeko, posta elektronikoan jasotako QR kodea aurkeztu behar duzu. Baliteke hegazkineratze txartela eta pasaportea ere eskatzea, egiaztapenak egiteko.
9: Non lor dezaket itxarongelen arau eta zerbitzuei buruzko informazioa?
Gela bakoitzak bere arauak eta zerbitzuak ditu. Gela bati buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen bila dezakezu: https://loungefinder.loungekey.com/Pass.
10: Haurra erregistratu behar dut?
Gela bakoitzak bere arauak ditu haurrak onartzeari dagokionez. Kontsultatu zure irteera aireportuko VIP gelen politikak, zure seme edo alabarekin sartzeko erregistratu beharra duzun jakiteko. Gelari buruzko informazioa online kontsulta dezakezu, hemen: https://loungefinder.loungekey.com/Pass .
Itxarongelan ez badituzte haurrak onartzen, mesedez, ez erregistratu zure semea edo alaba.
Bi urtetik beherako haurrak doan sar badaitezke, ez duzu haurra erregistratu beharrik.
11: Zer gertatzen da nire kupoiak ez badu funtzionatzen edo ez badu balio?
Jarri harremanetan bezeroen arretarako taldearekin hemen aurkituko dituzun aukeren bidez: << hemen>>.
12: Ustekabean mezu elektronikoa edo artxibo erantsia ezabatzen badut, bidal diezadakete berriro kupoia?
Ezin da ezabatutako mezu elektroniko bat birbidali. Jarri harremanetan bezeroen arretarako taldearekin hemen aurkituko dituzun aukeren bidez: << hemen>> .
13: Sar al daiteke pertsona bat baino gehiago itxarongelan kupoi bera erabiliz?
Erregistratutako bidaiari bakoitzak kupoi indibidual bat jasoko du, berari buruzko informazio kodetua duena. Kupoi hori berak bakarrik erabil dezake, eta besterenezina da.
14: Nola jasoko dituzte kupoiak nirekin bidaiatzen dutenek?
Kupoi guztiak zuzeneanzuri bidaliko zaizkizu, eta erregistratutako helbide elektronikora bidaliko zaizkizu. Era berean, SMS bat ere jasoko duzu, erregistratutako mugikor zenbakian, posta elektronikoa begira dezazula adierazteko.
Nahi baduzu, zurekin joango diren bidaiariei bidal diezazkiekezu kupoiak, zu bertan izan gabe ere sar ahal izan daitezen.
15: Noiz izango dut itxarongelarako kupoia jasotzeko eskubidea?
Baldintza hauek betez gero jaso ahal izango duzu itxarongelarako kupoi bat:
16: Zergatik ez zidaten sartzen utzi itxarongela batean?
Gerta liteke dagozkion kupoiak izanda ere itxarongela batean ez sartzen uztea (zuri edo/eta zurekin doazen bidaiariei) egoera hauetakoren batean:
Gela itxirik egotea atzerapena gertatzen denean. Horrelakoetan, joan beste gela batera edo batzuetara, erabilgarri baldin badaude.
Gela beteta egotea. Horrelakoetan, joan beste gela batera edo batzuetara, erabilgarri baldin badaude.
Hegazkineratze txartelean ageri den izena eta kupoian ageri dena ez bat etortzea. Egoera horretan, tamalez, ez da izango beste aukerarik.
Zuk edo zure taldeko kideren batek ez betetzea itxarongelara sartzeko baldintzak (gutxieneko adina edo janzkera kodea, adibidez). Horrelakoetan, joan beste gela batera edo batzuetara, erabilgarri badaude.
17: Zenbat denboraz izango da baliozkoa nire kupoia?
Behin jaulkita, kupoiek 24 orduko baliozkotasuna dute.
1: Zer egin behar dut, baieztapen mezurik jasotzen ez badut?
Jarri harremanetan bezeroen arretarako taldearekin hemen aurkituko dituzun aukeren bidez: << hemen>> .
2: Behin erregistroa bidalita, alda dezaket nire helbide elektronikoa?
Behin erregistroa eginda, ezingo duzu daturik aldatu. Horren ordez, ezeztatu erregistroa, eta egin berriro.
3: Zer behar dut nire kupoiak eskuratzeko?
Zure itxarongelarako kupoia erregistratutako helbide elektronikora bidaliko da. Kupoia eskuratzeko, PDF artxibo erantsiak deskargatu eta ireki ditzakeen gailu mugikor bat beharko duzu. Kontuan izan roamingagatiko karguak aplikatuko direla zure datu zerbitzua erabiliz gero.
4: Abisua emango didate, kupoiak bidali aurretik?
Era berean, SMS bat igorriko zaizu erregistratutako mugikor zenbakira, kupoiak jasoko dituzula jakinarazteko.
1: Zergatik ez da Visa SmartDelay hegaldi guztiekin bateragarria?
Airelinea guztiek ez dituzte hegaldien jarraipen datu zehatzak eta egokiak ematen, Visa SmartDelay zerbitzuak konpentsazioa aktiba dezan eta itxarongelarako kupoiak jaulki ditzan. Horrez gainera, aireportu guztietan ez dago LoungeKey ™ sareko VIP gela bat. Ildo horretan, Visa SmartDelay-k mugatu egiten ditu jarraipen datu fidagarriak ematen ez dituzten airelinea/aireportuetako erregistroak eta VIP gelarik ez duten aireportuetakoak. Helburua txartelaren titularrek ahalik eta esperientzia onena izan dezaten bermatzea da.
2: Zergatik ez dut nire kupoia jaso nire hegaldia atzeratzean?
Airelineak egokiro eman behar du informazioa, gure kanpoko datu hornitzailearen bitartez: FlightStats. Atzerapena zehaztasunez jakinarazi ezean, Visa SmartDelay-k ezin du jarraipen egokia egin, ezta itxarongelarako kupoia jaulki ere.
3: Kupoi bat jasotzeko eskubidea dut, baina oraindik ez dut jaso. Oraindik jaso dezaket bat?
Jarri harremanetan bezeroen arretarako taldearekin hemen aurkituko dituzun aukeren bidez: << hemen>>. Baliteke kupoia berehala jaulki ezin izatea, baina aurrerago erabiltzeko bat jaulki liteke.
4: Zergatik ez nuen kupoirik jaso nire hegaldia ezeztatu zutenean?
Airelinea bakoitzak bere ezeztapen prozesua dauka. Ezeztapenak ez dira atzerapentzat jotzen, eta, hortaz, programak ez ditu estaltzen. Horrelakoetan, jo airelineara zuzenean.
5: Zergatik ezin dut nire erregistroa editatu?
Visa SmartDelay hegaldiak erregistratzeko prozesu sinple batekin diseinatuta dago. Zure hegaldi erregistroan aldaketak egiteko, ezeztatu erregistroa baieztapen mezu elektronikoan horretarako jasota dagoen estekaren bitartez, eta erregistratu hegaldia berriro datu berriekin. Kontuan hartu hegaldiaren irteera ordu berria baino lehenago egin beharko duzula.
6: Zergatik ezin dut nire hegaldia erregistratu?
Egoera hauetako edozeinetan ezingo duzu hegaldia erregistratu:
7: Zergatik ez zidaten sartzen utzi itxarongela batean?
Gerta liteke dagozkion kupoiak izanda ere itxarongela batean ez sartzen uztea (zuri edo/eta zurekin doazen bidaiariei) egoera hauetakoren batean:
Gela itxirik egotea atzerapena gertatzen denean. Horrelakoetan, joan beste gela batera edo batzuetara, erabilgarri baldin badaude.
Gela beteta egotea. Horrelakoetan, joan beste gela batera edo batzuetara, erabilgarri baldin badaude.
Hegazkineratze txartelean ageri den izena eta kupoian ageri dena ez bat etortzea. Egoera horretan, tamalez, ez da izango beste aukerarik.
Zuk edo zure taldeko kideren batek ez betetzea itxarongelara sartzeko baldintzak (gutxieneko adina edo janzkera kodea, adibidez). Horrelakoetan, joan beste gela batera edo batzuetara, erabilgarri badaude.
8: Nola helaraz ditzaket oharrak edo kexak?
Jarri harremanetan bezeroen arretarako taldearekin hemen aurkituko dituzun aukeren bidez: << hemen>> .